XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
TXUSMA - Ez... zera, hasi orain hemen balientearena egiten!
Gordeta, zera, ondo gordeta, gure kontra ere bazinan zerbait eta!
Noski... ea kartak nork idatzi dituen, esateko hari, eta... beno, txoro-kontua hemendik eta txoro-kontua handik...
Eroa...? Eroa . . . ?
MAITE - Ai, Dios! Orain ere badiagu gaizki ulerturen bat...
TXARO - Zerbait bai behintzat...
MAITE - Beno, hitz egingo dinagu...
Etxean geratu al dun?
TXARO - Ez, ederki kostata bain alde egin din!
Gauzak ez direla horrela geratuko esanez alde egin din ...
MAITE - Horretan behintzat arrazoi din!
Egongo gaitun...
MAITE - Amona! Amona!
Maite naiz...
MAITE - Amona... Bai gauza arraroa! Ama...
MAITE - Ama... ni naiz...
AMA - Ixo! Nere etorkizuna jokoan dagoen momentuan, ixo!
MAITE - Barkatu... amona non den ba al dakizu?
Horrek jakinda ere, alferrik ibiliko naiz...